XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bien bitartean, Proxpero zeharo egarritua eta gaixtotzen hasia zegoen.

Aizkoraz sagarrondoa jo du eta kirtena bi puska.

Orain bazeukan etxera joateko aitzakia.

Denak bertan utzi eta martxa behetik gora beste aizkoraren bila.

Bueltan, aizkora ahaztu zitzaion baina, a ze biajea eraman zuen sagardo botilak.

Berriro hor dator Proxpero zeharo indar-berrituta.

Zelaira iristerako, Perpetua eta bere anaia gogor ari ziren belar biltzen, eta ordurako meta-ipurdian egurrak ere jarriak zeuden.

Proxpero, urrutitik belar-garraio hasteko gogorik ez eta, metaziri ondotik hasi zen tirri-tarra bere sarde okerraz belarra metaratzen.

Lau sardekada ez zituen jarriko eta laster deitzen dio koinatuari.

- Ni meta-gainean jarriko nauk eta hik niri belarra bota! Eta gure mutilzaharra, denak utzi eta Proxperorengana, txintik atera gabe bere esana betetzera.